Baluarte Fundazioaren denboraldia inauguratzeko, Philippe Jaroussky etorriko da, nazioarteko kontratenor nagusietako bat, bakarlarien zerrenda garrantzitsu batek eta egungo talde frantses barroko interesgarrienetako batek lagunduta: Le Concert de la Loge. Antzinako instrumentuen orkestra hori 2015ean sortu zuen Julien Chauvin biolin-jotzaileak, XVIII. mendeko talde frantses ospetsu bat biziberritzeko nahiak bultzatuta. Baluarten eskainiko duten programak Antonio Vivaldiren (1678-1741) operen laburpenen eta arien hautaketa bat hartzen du barne. Gure egunetaraino iritsi diren italiarraren hogei opera eskasak aintzat hartuta, ezaugarri bereizgarriena koloratura da. Eta inguruabar horrek azaltzen du zergatik den Vivaldi Philippe Jarousskyk bere ibilbidean gehien interpretatu duen musikagileetako bat. Presta zaitezte kolorez beteriko musikaren jai baterako.