Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
Laburpena
Ciriaca Sorginak eta Hortz Luze Ogroak errege magoen gameluak lapurtu dituzte opari guztiak eskuratzeko eta, aldi berean, haurrei jostailuak banatzea eragozteko. Melchor, Gaspar eta Baltasar errege magoek Gorgoritoren bila abiatuko dira desfilea aurretik gameluak berreskura ditzan. Gorgorito Ciriaca Sorginaren haitzulora joango da; bertan errege-gameluak ezkutuan daude baina Sorgina bere zain egongo da…