Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
Laburpena
Machakao tribua estualdia bizi du ondoz-ondoko egun askotan jasaten ari diren lehortea dela eta. Ciriaca Sorginak iruzur egiten die Rosalindaren txirikorta horailak bere jainkoari eskainiz herrialdera euria bueltatuko dela esanez. Sorginak, indiarren laguntzarekin, Rosalinda harrapatzen du. Orduan Gorgorito Machakao tribuaren herrixkara gerturatzen da Rosalinda aske usteko asmotan baina han Sorgina eta indiarrak zain izango ditu eta tranpa bat prestatu diote…