Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
Laburpena
Gabonetako ispilu magikoak Eguberriaren mamia dauka: Zoriontasuna, Maitasuna, Poztasuna, Itxaropena. Esmeralda Magoa ispiluaren zaindaria da eta Eguberrietan bere maitagarriek munduan zehar Gabon-espiritua banatzeko erabiltzen du. Baina Ciriaca Sorginak Eguberriak hondatu nahi ditu eta horretarako ispilua lapurtzen du bere ahizpa Espantosa, Verrugona eta Barrigona sorginen laguntzarekin. Berriz ere Gorgoritok Ciriaca Sorginari aurre egin beharko dio Ispilu Magikoa berreskuratzeko, baina oraingo honetan lau sorgin izango ditu aurrez-aurre! Baina Gorgoritok bere lagun guztien laguntza izango du abentura honetan…