Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
Laburpena
Perez Saguak hauerrei txanponak haurrei erortzen zaizkien hortzen truke ematen dituela jakin dute Ciriaca Sorginak eta Hortz-luzeak ogroak. Orduan, bere txanpon guztiak eskuratzeko asmoekin, Perez sagua bahitzea erabaki dute. Gorgoritok Perez Sagua lagunduko du baina Ciriacak eta Hortz-luzek trabak ipiniko dizkiote.