Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Aurreko urteotan bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren bi istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
LABURPENA
Izeba Clotildek gaztelu bat oinordetzan jaso du eta bere iloba Rosalindarekin batera gaztelua ezagutzera doa. Gaiztoa eta handinahia den postariak uste du bertan altxor ezkutuak egon behar dutela eta horregatik bere lagun Ciriaca Sorginari laguntza eskatzen dio, izeba jarraitzeko eta bion artean altxor guztiak lapurtzeko. Hala eta guztiz, Gorgorito ere gaztelura joango da Rosalinda laguntzeko eta postaria eta sorginaren plan maltzurrak bertan behera uzteko. Baina hara heltzen direnean, gaztelua mamuz beteta dagoela ikusiko dute!