2020-2021 Baluarte Txiki Programa
13 martxoa, larunbata
18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Got Rhythm
Ikuskizun erritmikoa Txus Eguílazen eskutik
Txus Eguílaz perkusionista, dantzari eta aktoreak ikuskizun original, dinamiko eta dibertigarri hau ekarriko digu, non protagonista nagusia publikoa izango den. Publikoak, hain zuzen, energia-bolada izugarri handi batez eta adierazpen erritmiko mota ugariz gozatzeko modua izango du, adibidez, gorputz-perkusioa, klakea, beatboxa, perkusio akustikoa, elektronika eta kotidianofonoak (eguneroko objektuak musika-tresna gisa erabiliak, kasu honetan, perkusiokoak).
Got Rhythm talentu-lehiaketa ospetsua trebetasun erritmiko desberdinak dituzten artista berrien bila dabil. Castingean ikusiko da klase askoko hautagaiak, beren klase ugariko trebetasunekin, txiki gelditzen direla ikus-entzuleen ondoan, ustekabean Got Rhythm lehiaketaren edizio hau irabazteko izangai indartsuenak bihurtuko baitira.
IRAUPENA: 50 MINUTU