¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioa 2018/2019 Denboraldia
30 apirila, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

GöteborgsOperans Danskompani


GöteborgsOperans Danskompani, Goteborgeko Operako Dantza taldea (Suedia), operako antzoki batean egoitza duen dantza garaikideko talde bakanetako bat da. 22 herrialdetako dantzarik osatuta, errepertorio askotarikoa eta ausarta du, kasu gehienetan, egungo dantzako izen handiek berariaz sortua. Mugimenduaren bidez hunkitzea, arauetatik harago joatea eta dantza, arkitektura, bideoa eta musika beste diziplina batzuekin nahastea taldearen ezaugarriak dira. Goteborgeko taldeak bere azken sortzetariko bi ekarriko ditu Baluartera. Batetik, Skid, Damien Jaleten proposamena: agertokian 34 graduko makurdura edo inklinazioa dago, eta arriskuarekin eta umorearekin jolas egiten dute, aukeren mundu berri bat eskaintzen duen plano baten gainean. Eta bestetik, Autodance, Sharon Eyalen koreografia txundigarri eta bikaina, barnean dantza, technoa eta teknika ezin hobeto hartzen dituena.

 

EGITARAUA

Skid
(estreinaldia, 2017ko azaroak 7an)
     Koreografia: Damien Jalet
     Musika: Christian Fennesz eta Marihiko Hara
     Jantziak: Jean-Paul Lespagnard
     Argiztapena: Joakim Brink

Autodance
(estreinaldia, 2018ko martxoak 3an)
     Koreografia: Sharon Eyal
     Musika: Ori Lichtik 
     Jantziak: Rebecca Hytting
     Argiztapena: Dealon Cohen
 

IRAUPENA: I. Atala: 45 min. -atsedenaldia- II. Atala: 36 min.

* OHARRA: Ikuskizunaren behar teknikoak direla eta, atsedenaldiak 40 minutuko iraupena izango du

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.