Gizakiak eboluzioa ala inboluzioa egin ote duen abiapuntutzat hartuta, publikoaren zalantzak argitzen ahaleginduko da Goyo Jiménez teoria komikoei jarraiki. Xehetasunez betetako eszenaratze barroko baten laguntzaz, umoristak gorputz eta ahotsaren adierazpen baliabide guztiak erabiliko ditu berriz ere ikuskizun honetan, dibertsioaren eta emozio eta sentsazioen transmisioaren mesedetan, zehaztasun eta birtuosismo osoz. Goyo Jiménez arte-sortzaile ezaguna da hainbat telebista-saiotan parte hartzeagatik, baina, bereziki, stand up comedy gisako komiko edo bakarrizketari izateagatik. Sarritan parte hartzen du El Club de la Comedia programan, eta entzuleek Bakarrizketaririk Onena izendatu zuten.