Goyo Jiménez umorista En verdad os digo bere ikuskizun berriarekin dator Baluartera. Publikoak eta kritikak Espainiako komiko bakar-hizlari onenatzat hartua, bere bakarkako ibilbidean laugarren bakar-hitzaldia aurkeztuko du gurean, telebistan oraindik ezezaguna: gizaki guztien bizitzan une baten kontaketa da En verdad os digo, umoristarenean bereziki, bertan “bakardade absolutu eta sakoneko egoera estalgabetzen dela”.
Ibilbide profesional, akademiko eta personal oparoa du Melillan jaiotako umorista honek, antzerkian nahiz telebistan. Azken honetan egindako lanengatik da aski ezaguna. Aldiz, Goyo Jimenezen ibilibide honi buruz hitzegiten denean gutxik dakiten ezinbesteko datu bat zera da: antzerkigintza maite du eta Madrilgo RESADen ikasi egiteak antzerkiarekiko miresmena eta antzerkigintzan oinarria eman dio.