Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
26 apirila, igandea
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Gugurumbé, las raíces negras
Accademia del Piacere, Fahmi Alqhai, Antonio Ruz, Rocío Márquez y Nuria Rial
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan
Gugurumbé izenburupean Areto Nagusian apirilaren 26an iragarrita zegoen kontzertua atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).
Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko,
baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
Gugurumbé ikertze artistikoa da XVI. eta XVII. mendeetako herri-dantza hispanoen arloan: Amerikarekin egindako trukeen bidez iritsitako musika beltzak eragin handia duen mundua, eta egun flamenkoa esaten zaionaren sustraiak berak osatzen dituena. Mónica Iglesiasen dantza flamenkoa eta Ellavled Alcanoren beltz-amerikarra batu egingo zaizkie Antonio Ruzek sortutako koreografiei. Haietatik abiatuta, Rocío Márquezen kantea eta Nuria Rial sopranoaren kantua eszenaratzean sartuko dira, Accademia del Piacererekin eta Fahmi Alqhairekin eta bakarlariekin batera, besteak beste, Dani de Morón flamenkoko gitarristarekin. Musika horiek sortu zituzten musikarien espiritu mestizoaren eta irekiaren birsortze honen aurrestreinaldia hartuko du Baluarte Fundazioak. Ikuskizuna Accademia del Piacere/Alqhai&Alqhai, Antonio Ruz Konpainia eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiaren arteko koprodukzioa da.
Flamenko-kantaria: Rocío Márquez
Sopranoa: Nuria Rial
Dantza flamenkoa: Mónica Iglesias
Dantza garaikidea: Ellavled Alcano
Gitarra flamenkoa: Dani de Morón
Accademia del Piacere
Rami Alqhai, viola da gamba
Johanna Rose, viola da gamba
Carles Blanch, gitarra barrokoa
Javier Núñez, cémbalo & organoa
Agustín Diassera, perkusioa
Koreografia: Antonio Ruz
Zuzendaritza musikala, viola da gamba eta konponketak eta egokitzapenak: Fahmi Alqhai