Latino-amerikar musikal-tradizioa -gure erakundeko proiektu orokorreko lerro musikaletako bat- orain arte gutxien bisitatu den lerroa da. Egia bada ere gure Jazzy Leap sailak hainbat egitarau eskaini dizkiola, alderdi klasikoak ez ditu aipatutako errepertorioan sartu-irtenik izan. Hain Urrun, Hain Hurbil hain zuzen ere, Sonora Sonera ahots-instrumental talde ezagunarekin duela hiru denboraldi egindako gerturatze baten berredizioa da. Oraingo honetan latino-amerikar folklorean aritzen den iruindar talde zoragarria edukitzeaz gaingure Alderdi Klasikoa ere edukiko dugu Noaingo Musika Eskolago Abesbatza Gaztearekin kolaboratuko duenak. Horrela, elkarrekin, latino-amerikar tradizio musikalaren zenbait abesti arrakastatsu aurkeztuko ditugu: Maite nauzun egunean (tangoa), Kanelaren lorea (Peruko balsa)...; eta horren entzunak ez diren beste erritmo batzuetara hurbilduko gara eta habaneraren mundu deigarrira, baita euskaraz ere.