Grimm anaien ipuin ezagunean oinarritutako Hamelingo Txirularia Iñigo Casalík egindako lehendabiziko lana eta Nafarroako Ganbera Operak aurkeztu zuen lehena da. Orain, proiektu hura aurkeztu eta 15 urte ondoren, Hamelingo Txirularia-ren bertsio berritua proposatzen du NGO-k, bertan opera eta rock musika bateratzen direla. Hortarako, Alfredo Piedrafita Barricada taldekide ohia buru duen Miss Octubre taldeak hartu du parte, zenbait abesti moldatuz. Operak arratoiek hartuta dagoen Hamelinera eramango du publikoa. Umorez betea, NGOren proposamenak ipuinetik istoriora darama, kantuaren, musikaren, argiztapenaren eta eszenografiaren bidez, besteak beste, traizioa, gezurra, onberatasuna eta zintzotasuna jorratzeko.
Txirularia (baritonoa) Gerardo Bullón
Alkatea (tenorea) César Hualde
Lucín (tenorea) Carlos Crooke
Jonás (tenorea Iñigo Casalí
Bartabás (baxua) Juan Gallego
Ñaf-ñaf (tenorea) Alfonso García Noáin
Alkatesa (sopranoa) Itxaso Moriones
Kontalaria (aktorea) Imanol Espinazo
Arratoiak - korua NGO
Herria - korua NGO
Musika: Iñigo Casalí
Libretoa: Iñaki Elizalde
Musika zuzendaria: Oliver Diaz
Eszena zuzendaria: Pablo Ramos
Eszenografia: Koldo Taínta
Jantziak: Edurne Ibáñez
Argiztapena: Koldo Taínta
Eszena: Fermín Blanco
Ekoizpena: Txema Lacunza – NGO
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Miss Octubre: Alfredo Piedrafita, Agnes Castaño, Iker Piedrafita
* IRAUPENA: 60 MINUTU