Jaso Ikastolako 5. musikala
13 ekaina, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Jaso Fundazioa
HAN-HEMENKA - Musikala
Ikerrek (Oihan Moreno) sortutako denboraren makinak ez du behar bezala funtzionatzen. Etorkizunera behar zuen bidaia, abenturaz beteriko iraganera egindako bidaia bihurtu da. Makina funtzionaraztea eta bidaian zehar sortutako arazoak konpontzea izango da Iker eta Ane (Iratxe Pascual) zientzilarien helburua.
Bi dira musikal honek gizartera bidaltzen dituen mezuak:
1. Amestu eta landu. Hori da bizitzan jarritako helburuak lortzeko bidea.
2. Gizartea emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean kontzientziatzea.
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 35 MINUTU