Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolak Sarasateren heriotzaren mendeurrena Jaialdi batekin ospatu nahi du. Goizeko 10.00etatik 15.00etara, emanaldian adin, maila eta jatorri ezberdinetako hari-instrumentistek parte hartuko dute. Orotara bere musikarekin Sarasate omendu nahi duten 130 artista arituko dira 47 taldetan banatuta (duo, trio, laukote eta boskoteak).