Curtis Landisek zuzentzen duen Harlem Gospel Choir koruak pasioz beteriko ikuskizuna eskaintzen du 70. hamarkadan hasitako lanari esker. Europa eta Afrikako birak ohizkoak izan dira urte hauetan, eta Estatu Batuetako jarduerak Liz Mcconb eta Hamiet Bluiett bezalako artisten laguntza izan du.
James Allen apaizak gospela modu solidario batean bizitzeko gura ezarri zuen korua sortu zuenean New Yorkeko Harlem auzo horren Drogazaleen Errehabilitazio Zentruarekin harreman estua mantendu bait du betidanik. Hori da antzerki eta jaialdi ezberdinez gain, Harlem Arc Choirrak hospitale, ikastola eta gartzeletan jotzearen arrazoia.
Thank You Lord da koru honen azken lana, Warner Japan diskaetxeak argitaratuta.