Harlem Gospel Choir munduan egun gospel musika talde entzutetsuenetariko bat da. Baluartera ekarriko duen biraren baitan Harlem Gospel Choir koruak, nazioarteko omenaldi gisa, gaur egungo ahots nabarmenenetarikoa duen Adele abeslariaren kanta ezagunenak interpretatuko ditu, abestiei jazz eta blues ukitua emanez. Gainera, emanaldian koruaren kantu klasikoak ere entzun ahalko dira, hala nola, Eguberri-konposizioren bat New York-eko estiloarekin.