José María Arizmendiarrietaren bizitza eta lana
29 urria, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Ale - Maxma Producciones
HAZIA musikala
Gidoia eta zuzendaritza: Gontzal Mendibil
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
Baluarteko Areto Nagusian urriaren 29an arratsaldeko 20:00etan iragarrita zegoen
HAZIA musikalaren euskarazko eszenaratzea heldu den 2023ko otsailaren 25era atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, "konpainiaren agenda dela eta". Urriko emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke. Otsailaren 25erako sarrerak erosi nahi dituztenek Baluarteko leihatilan eta
www.baluarte.com webgunean eros ditzakete, 26 eta 30 euroren truke.
HAZIA musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sustatu zuen pertsonaren irudikapen artistikoa da. 1936ko gerraren giza malkotik eta 1941ean Arrasatera iritsi zeneko lanbide eskola eta enpresen susperraldiaren proiekzioa. Arizmendiarrietaren historia, bere elkarlan-sentimenduan eta etorkizunaren ikuspegiaren senean, gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon baten historia lokala eta unibertsala da. Ametsak eraikitzen leloarekin eta Beti Aurrera! aldarria zuzenaren balio horretan finkatua. Ikuskizun musikalak, beraz, bizi izandako gizartearekiko ikuspegian, bere ideiak, ekarpenak eta txertatu dizkigun baloreak, antzezpen, ilustrazio eta koreografiekin musikaeszenaratze artistikoarekin ezagunaraziko ditu.
Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik, garai zail baina oso anekdotikoan sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak. Oholtzaratuko dugun adierazpen musikal honek, lilura hunkigarrian helaraztearen doaina du, hauxe ikuskizunaren nahia eta helburua.