2018ko Erlijio-Musika Jaialdia
25 martxoa, igandea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Iruñeko Udala
Hilarión Eslavaren 'Sinfonía fantástica' eta 'Oficio de difuntos'
Sinfonia Fantástica 1842 urtean idatzi zuen Hilarión Eslava musikari eta musikagile nafarrak Madrilgo Zirkuko Maskara-Aretoaren irekitzerako. Bestalde, Officium defunctorum Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Eslavaren obra berreskuratzeko egindako berrikuste musikologiko lanaren parte da. XIX. mendeko jatorrizko partitura Madrilgo Goi Kontserbatorioan dago eta, beraz, Baluarten entzungo dena Jose Antonio Huarte Azparren maisuak egin duen berrikuspen-lana da, Lira Sacro Hispana bilduman argitaratua.
Hilarionen Requiem mezarekin batera 1844 osteko katalogoan agertzen den garrantzi handiko lana da, eta ziur aski 1861an konposatu ziren biak ala biak. Leocadio Hernández Ascunce jaunak ikerketa bibliografikoan aditzera ematen du 50 urtean zehar partitura hori ezinbestekoa izan dela, Requiem mezarekin batera, elizaren eta Espainiako errege-erreginen ingurukoen ospakizun handietan.
Nafarroako Abesbatzen Elkartearen Abesbatza Sinfonikoa
Zaragoza Hiriko Orkestra Sinfonikoa
Abesbatza Zuzendaria: Jose Antonio Huarte
Orkestra Zuzendaria: Juan Luis Martinez
Bakarlariak:
María de los Llanos, sopranoa
Estíbaliz Ruiz, mezzosopranoa
Manuel Gomez Ruiz, tenorea
Josu Yeregui, baxua
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 30 MIN.