Haur-ikuskizuna
30 abendua, ostirala
18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Euskal Telebista S.A.
HIRU3 Gabonetako ikuskizun berezia
Aurten, Gabonetako 3TXULO ikuskizun bereziarekin urtea modu paregabean agurtzeko aukera izango dute etxeko txikienek. 4ra, 2ttor, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxo gure lagunen eskutik, istorio politak entzungo dituzte, eta 3TXULOko kanta ezagunak abesteko aukera izango dute. Sorpresaz betetako ikuskizuna izango da! Gainera, ikuskizunaren aurretik, neska-mutikoek horrenbeste maite dituzten pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Primeran ibiliko gara denok elkarrekin!
3txulotarrak eta Euskararen altxorra!
50 urtero 2ttorrek ardura bat dauka, denboran atzera joan eta liburu garrantzitsu bat zaindu eta garbitu. Oraingoan ere egin du, baina ezuste batean… desagertu egin da! Non da? Nork lapurtu du? Zer egingo dute liburua berreskuratzeko? 4rak, Xbelek eta 2ttorrek zure laguntza beharko dute abentura berri honetan? Prest zaude? Izeba Kattalinek lagundu? Izeba Kattalin zenbat eta urrutiago hobe! Etorri eta ikusi bestela!