Budapesteko Orkestra Sinfonikoa Hungariako Irrati eta Telebistaren barnean dago. 1943an sortu zen, Europako orkestra nagusienen artean sartuz. 2006tik Adam Fischer da zuzendari titularra eta bere grabazioak munduko irrati klasiko gehienetan entzuten da. Konpositore eta estilo gehienak jorratu bere diskoetan, berebiziko arreta jarriz Liszt, Bártok, Dohnányi eta Kodály-en obretan. Orfeo Catalá berriz 1891an jaio zen, eta Bartzelonako Kataluniako Musikaren Jauregia du bere egoitza. Azken 20 urteotan, bere nazioarteko proiekzioa nola joan den handitzen ikusi du Orfeoiak, Berlingo Philharmonie bezalako areto ospetsuetan eman dituen emaldiei esker, eta prestigio handiko orkestrekin egin dituen kolaborazioei esker. Mozart familiaren ondarea berreskuratzen duen programa aurkeztu dute bi taldeek Baluarten urriaren 28an. Wolfgang Amadeusen aitak konposatutako “meza”, bere seme bikainak egindako hainbat obrekin osatuko da.