Dituen musika eskola aparta eta musika talde handiengatik ezberdindutako herrialde batean, Filarmonika Nazionala bere erakunderik bikainena da, Budapesteko Arteen jauregian egoitza duena. 1923an sortua, beste askoren artean Zubin Metha, Lorin Maazel, Claudio Abbado, Yehudi Menuhin eta beste hainbat batuta nabarmen zuzendu dute. 1997. urtetik aurrera Zoltan Kocsis konpositore eta pianojoleak dauka zuzendari postu hori, gainera musika zuzendari bezala karrera aipagarria duen gizona delarik. Kocsisekin, nazioarteko bultzada indartsua kobratu du eta diskografika grabaketa lan nabaria. Kontzertuan Arcadi Volodos errusiar pianojole gazteak izango duen presentziak, lehen mailako hiru izarreko kartela eratzen du: orkestra, zuzendari eta solista. Volodos, 2004.eko Apirilan Baluarten izan zuen azkeneko emanaldian liluratu zuena, gaur egungo munduko pianojole onenetarikoa bezala onartua da. Programak hiru obra handi biltzen ditu ere. Haydn-ren sinfonia bat, zeinaren egoitza bizitzaren parte handi batean Hungriako Esterhazy jauregian izanak orkestraren errepertorioan egoteak azaltzen du, Bela Barkok, proiekzio handiko XX. mendeko konpositore hungariarraren kontzertua eta, azkenik, Volodosen konpositore kutunaren piano kontzertua, Prokofiev, Kieven jaioa eta Moskun hilda, solistak bere maisutasun teknika eta aginduzko sakontasuna frogan jartzen duen kontzertua alegia.