Hona hemen Jorge Javier Vázquez kazetari eta telebistako aurkezlearen antzerki debuta, Kiti Mánver lagun harturik egiten duena. Ikuskizuna Jorge Javier Vazquezen La vida iba en serio eleberrian oinarrituta dago eta Laboratorio de la Voz ekoizpen etxeak aurkezten du. Iba en serio bizitzari egiten zaion gorazarrea da, musika-ikuskizun ausarta, Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, Julio Awaden musika zuzendaritzapean. Ikuskizun honetan Jorge Javier Vázquezek kontatuko ditu, edo hobeto esanda “kantatuko” ditu, bere bizitza pertsonal nola profesionalaren norabidea, bai eta bere izaera bera markatu duten pasadizo, gertakari, lagun eta etsaiak.
Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko du: musika-koktel nabar eta txinpartatsu bat, zeinaren helburu nagusia baita publikoa dibertitzea eta publikoari sinetsaraztea ezen, zernahi gertaturik ere, aurrera jo beharra dagoela. Izan ere, Chaplinek esan zuen bezala, “bizitzaren kontu honetan entseguetarako lekurik ez dago”. Horregatik, beraz, kanta ezazu, egizu dantza, negar, eta bizi instant bakoitza bete-betean, ze kontua benetan da, hots, kontua ‘Benetan zen’.
Aktore-zerrenda: Jorge Javier Vázquez, Kiti Mánver, Víctor González, Alejandro Vera, Eduardo Morlans, Arantxa de Sarabia, Paco Pepe Martínez
Testuak eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Musika zuzendaritza: Julio Awad
Argiztapena: José Manuel Guerra
Eszenografia: Ana Garay
Soinu espazioa: Fran Gude
Ekoizpena: Laboratorio de la Voz
* IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe)