On Kixote baleta da, La Bayaderarekin batera, Léon Minkus Vienako musikari eta Chaicovskiren garaikidearen lanik ezagunena eta San Petersburgo eta Moskuko antzokietan arrakasta izan zuen aurkeztu egin zenean. Hain zuzen, 15 urtetan zehar balet konpositore ofiziala izan zen Errusiako hiriburuko Bolshoi Antzokian, eta gaur egun oraindik antzezten da balet hau, publikoaren erantzun onarekin gainera. Moskuko Boshoin bakarrik mila bat aurkezpen egin dira irudizko giro erromantikoan eta fantasia eta askatasun dosiak daraman balet honetaz. Lituaniako Balet Nazionalak eskaintzen duen koreografia Marius Petipak (libretoaren egilea ere bai) egindakoan oinarritzen da, baina Bolshoiko egungo bakarlari handietako batek, Vladimir Vassilievek, Grigorovich handiaren ikasleak, berritu du. Igor Yebrak egingo du bertsio pozgarri eta koloretsu honen gizonezko paper nagusia, On Kixote honi kalitate eta emozio ukitu bat emanez.