¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
BALUARTE FUNDAZIOAREN DENBORALDIA
26 azaroa, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Igor Yebra / 'Zorba greziarra'

Sofiako Opera Balleta

Mikis Theodorakis da partitura ospetsu honen musikagilea. Mediterraneo itsasoaren zaporea eta kolorea transmititzen digu lan honek, Zorba greziarraren istorioa itsaso horren ertzean gertatzen baita. Duela mende erdi, Anthony Quinn izan zen Michael Cocoyannisek zuzendutako filmaren protagonista, eta herritarren artean izenburua eta protagonista ospetsu bihurtzea ekarri zuen. Bi gizonen istorioaren koreografia –Zorba, greziarra, eta John, amerikarra– Lorca Massinek egin du, Leonide Massine errusiar koreografo gogoangarriaren semeak. Lorca Massinerekin gure dantzari nazioartekoenak, Igor Yebrak, lan egingo , hurrengo hilabeteetan protagonistaren rolean egingo duen debuta prestatzeko. Yebrak Zorbarena egingo duen lehen aldia izango da, lan honetan aurretik parte hartu izan duenean John amerikarraren rola jokatu baitu. Sofiako Opera Antzokiko Balletak laster 90. urteurrena beteko du, eta Bulgariako dantza talde entzutetsuena da. Aukera paregabea izango da gure herrialdeko agertokietan oso maiza ez den ballet lan honetaz gozatzeko.

Musika: Mikis Theodorakis
Koreografia, zuzendaritza eta libretoa: Lorca Massine
Igor Yebra, Zorbaren rolean
Sofiako Opera Antzokiko Balleta


* IRAUPENA: 2 ORDU (atsedenaldiarekin)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.