¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Antzerki Musikalaren bitarteko Euskararen sustapenerako proposamena
12 ekaina, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Jaso Ikastola

INVOC4TIUM –Musikala–

Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen Naturaren inguruko musikal hau, Jaso Ikastolak aurkezten duen 3. musikala da. Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok (Pablo Roncales) eta bere laguntzaileek mundua haien eskuetan jartzeko. Hau ekiditeko Naiara (Saioa Castillo), Alain (Xabier Dean) eta Ametsek (Miren López) abenturaz beteriko bidai bati ekingo diote 4 elementuak ohartarazteko asmoz. Ama Natura (Maialen Pasual) inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko.

Imanol Janices, Edu Serna eta Irantzu Zabalzaren zuzendaritzapean, 44 ikaslez osatutako Jaso Ikastolako ikasleak (12-16 urte bitarte), 2014ko irailetik daramate INVOC4TIUM –Musikala– prestatzen. Horretarako, haien trebetasun eta dohai artistikoak sailkatzeko erabili zen kasting batean parte hartu behar izan zuten.

Musikalean dauden 7 abestiak zuzenean daude abestuak. Ikasleen ahotsak dira eta “karaoke” formatuko pistak erabiltzen dira. Modu berean, hainbat eszenetan zuzeneko musika entzun daiteke, pianista desberdinek interpretatuta. Akrobaziak ere aktore eta parte hartzaileek eginak dira, abestiekin batera nahastuz.

Proiektuaren helburua euskararen sustapena da, multidisziplinarra den antzerki musikal formatua erabiliz. Aldi berean, ikasleei konpetentzia bidez lan egiteko aukera eman nahi zaie, bakoitza motibatuta sentitzen den alorrean parte hartuz. Modu honetan diziplina, talde lana, motibazioa eta batez ere talde elkartasuna bezalako baloreak landu egiten dira.


* IRAUPENA: ORDU BAT ETA 25 MINUTU

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.