¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
20 uztaila, osteguna 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Irakasle txoroa (The Nutty Professor, 1963)

 
Zuzendaritza: Jerry Lewis 
Gidoia: Jerry Lewis, Bill Richmond.
Musika: Walter Scharf
Argazkia: W. Walllace Kelley (Color)
Aktore-zerrenda: Jerry Lewis, Stella Stevens, Del Moore, Kathleen Freeman, Med Flory, Norman Alden, Howard Morris, Elvia Allman, Milton Frome.
Iraupena: 106 min. Bertsio originalean gaztelerazko azpitituluekin
 
Laburpena
Julious Kelp (Jerry Lewis) zorte txarreko bizitza soziala duen estatubatuar unibertsitate bateko kimika irakasle xelebre eta baldar bat da. Behinola, botika berri bat asmatu eta hartatik edaten bere nortasunaren aurkako pertsona bilakatzea lortu berri du: Buddy Love izeneko gizaseme dotore, interesgarri eta guztiz erakargarria... baina bi nortasun hauen gatazkak nahasmena eta sekulako une barregarriak ere sortaraziko ditu.
 
Irakasle txoroa (ingelesez The Nutty Professor) 1963ko Jerry Lewis estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile, aktore eta komedianteak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako zientzia-fikzioko eta amodioko komedia film bat da. Beraz gain, Stella Stevens, Del Moore eta Kathleen Freeman aktoreek ere antzeztu zuten. Filma berez, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Dr. Jekyll eta Mr. Hyde eleberri ospetsuaren parodia bat da.
 

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.