Baluarteko Areto Nagusian euskal folklore kulturala eskaintzen duen kontzertu bat burutuko da, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko kantuak eta musika biltzen dituena. Emanaldi hau musikari eta abeslari ospetsuen eskutik egingo da. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da. Besteak beste, emanaldian Anjel Alkain, Maria Amolategi, Jabier Muguruza, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Maite Itoiz & John Kelly (Elfenthal), Laura Latienda & Jaione Olazabal, Mendigoiti eta Sarriguren Eskola Publikoetako ikasleak, Paz de Ziganda Helduen abesbatza, Hiru soinu, Doneztebeko Dantzariak eta Ataitz Txistu taldea arituko dira.