Gorrotoaren aurkako diskurtsoak
Ingeborg Bachmannen poema bat Laura Restrepo eta David Rieffen arteko elkarrizketaren abiapuntu izango da. Restrepok, bake-bitartekari eta eleberrigile gisa duen esperientziatik, eta Rieffek, kazetari eta nazioarteko gatazken analista gisa duen ikuspegitik, gorroto-diskurtsoaren hainbat adierazpen eta alderdiri buruz hitz egingo dute, Internet bidez eta, bereziki, sare sozialen bidez, XXI. mendean esponentzialki ugaldu den jardunari buruz, partikularren, politikarien eta gobernuen artean.
GONBIDAPENAK
Informazio gehiago