Nafarroaren Egunarekin bat eginez, Iruñeko Orfeoiak bere 150. urteurrenaren kontzertu minetariko bat eskainiko du Baluarten. Partaidetza-Kontzertu honetan orfeoi-kide ohi guztiak gonbidatuta daude, egungo Orfeoiarekin batera emanaldian parte hartzera. Lehen atala gaur egungo Iruñeko Orfeoiak eskainiko du, Lorenzo Ondarra, Koldo Pastor, Ignacio Busca de Sagastizabal edo Raimundo Lanas-en obrekin (programa berdina lau egun lehenago Bartzelonako Palau de la Música-n interpretatuko du). Eta bigarren atalean, orfeoi-kide ohiekin batera, koruaren historiaren errepertorio klasikoa entzuteko aukera izango du publikoak, Fernando Remacha, Joaquín Larregla, José Antonio Huarte, Hilarión Eslava edo Aita Donostia bezalako musikagileen obrekin.
Iruñeko Orfeoia
Orfeoi-kide ohiak
Pianoa: Diana Yerro