KONTZERTUA ATZERATU DA
COVID-19 gaitza dela eta Gobernuak Estatuan alarma-egoera ezarri duenez, maiatzaren 9an iragarrita zegoen emanaldia azaroaren 13ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian dela jakinarazten da.
Izaroren debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta bere kontsakrazioa izan zen bere bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), Izarok bere hirugarren lana kaleratu berri du, Limones en Invierno, eta Baluarten kontzertuan aurkeztuko du. Kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste kitzikagarriz betetako diskoa da; egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoetatik, neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoetaraino biltzen duen lana.
Sekula ez du lortu artista batek kontzeptu eta estilo proposamen hain zabal batekin, hainbeste emozio eta gustorik, aurreiritzi eta muga gabe bere sormenean. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, mediterraneoaren tzala, edo melodia urratu eta geldoa. Eta hiru belaunaldi elkartuaz kontzertu berean.
25 urterekin jasoak ditu jada hainbat sari: MIN sarietan euskarazko album onenera egon zen nominatua om-ekin 2016an, 2018an Musika Bulegoa saria irabazi zuen eason-ekin, emakumearen defentsarekin duen konpromisoagatik ere errekonozitua izan da (Bizkaiko Batzar Nagusiak), Ben Sharrock bezalako zinemagileen deiak jaso ditu bere musika haien lanetan erabiltzeko.