2015ean Juan & Julia. Welcome Nanny ingelesezko musikalarekin arrakasta lortu ondoren, Nafarroako Autismo Elkarteak eta Kids&Us-ek II. Antzerki solidarioa ANArekin ingelesez antolatu dute. Oraingoan Jan&Julia. Let’s go camping! antzerki-lana aurkeztuko dute, Jan eta Julia anai-arrebak eta Danielle Ingalaterrako bere begiralea protagonista dituena. Hitzordu honen helburua da antzerkia eta musikaren bitartez haurrei ingelesa modu dibertigarrian erakustea da.
Antzerki solidario honi esker, sarrerekin eskuratzen den diru guztia Nafarroko Autismo Elkarteak sustatzen duen uda eta Eguberri Eskola proiektuaren alde izango da.