Jare-k, rock melodiko talde euskaldunak, kontzertu esklusibo eta akustikoa eskainiko du Abre la Muralla zikloaren baitan. Bizkaitar boskotea musika-eszenara Iaze izeneko lan berriarekin itzultzen da; abesti freskoz jositako taldearen bigarren diskoa, Itxaropenaren ertzean lehen diskoarekin alderatuta doinu gogor eta rockeroagoekin. Beren estiloa demokratizatzearen konpromisoa berriz ere agerian jartzen dute kortseak eta estilo-mugak kenduz. Egikura dotoreko lan fresko eta hausnartua, rock alternatibo, hard rock edo pop-aren jarraitzaileei gozaraziko die. Jare taldean parte hartzeak izatea atsegin dute, “abestiei beste ikuspuntu bat ematen dietelako”, besteak beste, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok eta Zea Mayseko Aiora Renteriak parte hartu dute Iaze diskoan. Pedro Hermosilla Aitite gitarrista ere aritu da, Urtz taldearen Oh Lur kantuaren bertsioan.
Emanaldi hau Baluartek iragan otsailan abian jarritako Abre la Muralla zikloaren bigarren hitzordua izango da. Kontzertua mugatutako entzule kopuru baten aurrean interpretatuko da, gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Emanaldia hasi aurretik, eta taldearekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak ardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.
* Abre la Muralla zikloko kontzertuekin bat eginez, Alfredo Piedrafita eta Eneko García-ren argazki erakusketa berezia hartuko du Harresiaren Aretoak. Kontzertuen egun berean, 19.00etatik 20.30era bisita daiteke erakusketa eta sarrera librea da.