¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musikala
11 urtarrila, igandea 16:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Jesucristo Superstar

Andrew Lloyd Weber eta Tim Rice-ren lana

Jesucristo Superstar 70. hamarkadan belaunaldi oso bat markatu zuen musikala da,  68ko maiatza eta moda hippiaren oinordekoena. Musikal honetan Jesusen irudia alderdi gizatiarrenean aurkezten da, bere garaiko gizartearen arazo eta gatazkei hurbila den Jesus, lehen eta orain bi hitz magiko goratuz: bakea eta maitasuna. Jesucristo Superstar inflexio-puntu bat izan zen musikalen historian mundu osoan lortutako arrakastarengatik eta Jesusen irudia eszenatokietara eramatearen ausardiarengatik. Lehengo bertsioaren estreinalditik 37 urte ondoren Baluarten izanen da. Tim Rice eta Andrew Lloyd Weber-en lanak The Who taldeko musikaren eragina dauka, rock kutsu indartsu eta abesti ahaztezinekin. Jesusen bizitzaren azken zazpi egunetan oinarrituta, ikuspuntu garaikide eta original batetik antzezten da orain. Aste Santu honen kontatzailea Judas traidorea da. Guda politiko eta erlijio-fanatismoek eragindako intolerantziaren zapalkuntzaren kontra borroka egiten duen lider gazte bat bezela agertzen da Jesus musikal honetan. Atze-oihal bezala, Palestina eta Israel banatzen dituen harresia. Soilik Espainiak klasiko honek milioi kopiatik gora saldu ditu eta munduan historian zehar diska bikoitza salduena da.


Musika: Andrew Lloyd Webber
Hitzak: Tim Rice
Zuzendaria: Stephen Rayne
Eszenografia: Andrews Edwards
Zuzendaritza eta musika ikuskapena: Marc Álvarez
Moldaketa: Alicia Serrat
Koreografia: Ángel Rodríguez
Jantziak: Renata Schussheim

AKTORE ZERRENDA
Gerónimo Rauch - Jesucristo
Sandra Criado - María Magdalena
Lorena Calero - María Magdalena
Paco Arrojo- Judas / Simón
Luis Amando - Judas / Simón

Gainontzeko aktoreak: Enrique Sequero, Abel García, Jorge Ahijado, Ricardo Pérez, Manuel Rodríguez, Daniel Busquier, Silvia Sandoval, José Zamora, Pedro Carrasco, Guillermo Sabariegos, Yolanda Torosio, Mamen Márquez, Alexia Pita, Susan Martín, Elena Medina, Alberto Escobar, David Velardo, Samuel Gómez, Víctor González, Marcos Pérez, José María del Castillo, Mónica Delgado, Ela Ruiz

ORKESTRA
Mauro Pugliese, Raúl Gama, Julliet Eleanor Hill, Javier Poncela, Miguel Porcel, Francisco Javier Santos, Daniel Peña, Rubén Berengena

*Iraupena: I. Zatia: Ordu 1 eta laurden / Atsedenaldia / II. Zatia: Ordu 1

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.