Joan Manuel Serrat katalan kantautoreak Baluarten kontzertua eskainiko du Mediterraneo Da Capo izeneko bira berriaren baitan. Ikuskizunaren tituluak erakusten duenez (da capo esaerak hasierara itzuli esan nahi du italieraz), kontzertuen ardatza Mediterráneo 1971ko diskoa izango da. Emanaldian, LP horretako 10 kantuak birpasatuko ditu, hala nola Lucía, Aquellas pequeñas cosas, Pueblo blanco, Barquito de papel eta Mediterráneo mitikoa.