Joan Manuel Serrat kantautoreak Miguel Hernandez poetaren omenez eginiko Hijo de la luz y de la sombra bere azkeneko diskaren aurkezpen kontzertua eskainiko du, aurten poetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dela eta. Baluarten lan hau osatzen duten 13 abesti berriak kantatuko ditu, hala nola 1972an Miguel Hernández bere diska historikoan musikatutako kantak ere bai. Eszenatokian sei musikarik lagunduko dute Serrat, Ricardo Miralles pianistaren zuzendaritzapean. Antzerki-gidoi batek ikuskizuna gidatuko du eta kantautore kataluniarraren abesti bakoitzarekin batera Montxo Armendáriz, Isabel Coixet, Bigas Luna, David Trueba eta Manuel Huerga bezalako zine zuzendariek izenpetutako dokumentalak proiektatuko dira. Disko berri honekin Serrat lan salduenen zerrendako lehen postura bueltatu da eta Espainian nahiz Argentinan Urrezko Diska lortu du.
Ahotsa: Joan Manuel Serrat
Zuzendaritza musikala eta Pianoa: Ricardo Miralles
Teklatuak eta Programazioa: José Mas Kitflus
Bateria eta Percusioak: Vicente Climent
Gitarrak: Israel Cuenca
Biola: Olvido Lanza
Kontrabaxua eta Baxu elektrikoa: Víctor Merlo
* Iraupena: 90'