Joaquín Taboada nafar musikari eta konpositoreak bere lanak eszenatoki anitzetan eta formatu ezberdinetan aurkeztu ditu. 2012an Peregrinaje izeneko bere lanak Nafarroako Musika Saria eskuratu zuen. Taboada Kultura Ministerioak babestutako GPS (Girando por salas) programarako hautatua izan zen. Baluarten eskainiko duen emanaldian bere musika ibilbidetik erromesaldia aurkeztuko du, bere abesti onenen aukerarekin, piano eta biolontxelo duo instrumentalerako bereziki egokitu eta moldatuak. Gainera, kontzertuak ezinbestekoak diren bertsio batzuk sartzen ditu, musika garaikide herrikoienan benetako himnoak direnak; Wim Mertens, Penguin Café Orquesta edo Mchael Nyman-en abestiak.
Joaquín Taboada, pianoa, acordeoia eta ahotsa
Igor Sáenz, biolontxeloa