Espainian ilusionista ezagunenetarikoa den eta nazioarteko etorkizun handiena duen Jorge Blass-ek Baluarte lehenengoz arituko da Magiaren artea bere ikuskizuna aurkeztuz. Familia osoarentzako proposamena, bertan madrildar ilusionistak publikoa bere unibertso magiko handian barneratuko du, agerpen, desagertze, ezinezko lebitazio eta magia elkarreragilearen bidez. Guzti hau, ezinezkoarekin amesteko helburuarekin: usoak ezerezetik agertzen dira, kartak airean biderkatzen dira, magoaren gorputza eraldatzen duen makina arriskutsu bat, ikusleak ilusionista bilakatzen dira, elur-ekaitz batek aretoa beteko du… Bere ikuskizunetan ohikoa den bezala, publikoak aktiboki parte hartuko du emanaldian. Hamabi urte zituenetik Juan Tamariz magoaren ikasle, hemeretzirekin Jorge Blassek Monacon Rainiero Printzearen eskutik Urrezko Makiltxo Magikoa jaso zuen. Magiaren munduan ibilbide arrakastatsua 2000 urtean hasi zuen telebistako iragarki bat egin zuenea, bertan telefono-lineak lotzen zituen modu magikoan. Publizitateko zenbait sari irabazi ostean, munduan zehar eraman zuen bere magia. Azken urteotan, Cuatro telebistako Nada x aquí saioko hiru denboraldi aurkeztu eta zuzendu ditu, eta entretenimenduko programa onenaren Zapping saria irabazi du.