Magiako Mundu Txapelduna den Jorge Luengo Baluarten bueltan izango dugu aurtengo Aste Santuan gurean arrakasta nabarmena lortu ondoren. Oraingoan Misterios izeneko emanaldia aurkeztuko du, ikuskizun misteriotsu eta dibertigarria, irudimenaz eta sentimenduz jositakoa. Misterioa azaldu, ulertu edo aurkitu ezin daitekeena da; isila, ezkutua, salbuespenezkoa, zoragarria eta magikoa den zerbait. Elementu guzti hauek Misterios ikuskizunean bateratuko dira. Arrain hegalarien elezaharra-n inspirazioa hartzen duen bidaia berezi honetan publikoak agerpenak, desagertzeak, eraldatzeak, telegarraioak eta berriztapenak ikusi ahalko ditu. Telebistako emanaldietan eta nazioarteko ekitaldi entzutetsuenetan parte-hartzeagatik ezaguna den Jorge Luengo-k ezinezkoa errealitate iruditzea lortuko du Misterios-ekin, horretarako numismagia, magia komikoa, kartomagia, mentalismoa, agertokiaren manipulazioa eta ilusio handiak erabiliz.
* Iraupena: Ordu bat eta 20 minutu