Telebistako emanaldietan eta nazioarteko ekitaldi entzutetsuenetan parte-hartzeagatik ezaguna den Jorge Luengo Baluarten izanen dugu lehenengoz. Trebetasun eta asmamen ikuskizuna da Ensueño, bereziki antzokietan aurkezteko diseinatutakoa. Emanaldian publikoak desagertze, eraldatze, bategite eta adimen irakurketekin gozatzeko aukera izango du, ezinezkoa errealitate bilakatuz. Ikuslegoa amestu, poztu eta hunkitu dadin sortutako ikuskizun honen atal nagusi dira musika, hitza eta teknologia berriak. Jorge Luengo-k bere ibilbidean eskuratu dituen hainbat sarien artean nabarmenenak dira Espainiako Magia Saria (2008) eta Magiako Nazioarteko Federazioaren Asmaketako Munduko Saria (Pekin 2009).