'Baladas para una despedida' bira
26 iraila, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Promociones Musicales Get In S.L.
José Luis Perales
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
COVID-19ak eragindako krisialdia dela eta, José Luis Peralesen Baladas para una despedida agur esateko bira osoa gegoratu da. Hori dela eta, Peralesek aurtengo irailaren 26 eta 27rako Baluarten iragarrita zituen bi kontzertuak 2021eko irailaren 4ra eta 5era atzeratzen dira. Sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian dela jakinarazten da. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz.
Jose Luis Peralesek agur esateko bira bat hasi du, Mirándote a los ojos argitalpenaren plazaratzearekin batera: 3 diskoz eta berrargitaratutako 35 abestiz osatutako bilduma, Pablo Peralesek ekoiztuta. Disko bakoitzak izen propioa du: Recuerdos-ek bere arrakasta handienetako hamabost biltzen ditu; Retratos izenekoak beste batzuentzat idatzitako edo beste artistek bertsionatutako hamar abesti biltzen ditu; eta, azkenik, Melodías perdidas diskoa, egileak bereziki maite dituen hamar kantuz osatutakoa. Baladas para una despedida biraren baitan Baluartera 2020ko irailan helduko da, emanaldian publikoak Peralesen abesti ezagunak eta ez hain ezagunak entzuteko aukera izango duela. Jose Luis Perales mundu mailan gaztelaniaz gehien abestutako eta itzulitako kantautorea da. Bost hamarkadatan milioika album saldu ditu eta urrezko eta platinozko ehunka disko jaso ere.