¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Lirika errezitaldia
14 urtarrila, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Joseph Calleja eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Mario Lanza tenoreari omenaldia

The Times egunkariak Joseph Calleja maltatar tenorea “ikaragarri ona” dela esan zuen eta iragan urtarrilan The New York Times-ek argitaratu zuen: “Callejak egungo operan ahotsik ederrenetariko bat du: xahua, disdiratsua eta indartsua, tinbre ozenarekin”. Joseph Calleja eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Europan elkarrekin eskainiko dituzten zazpi kontzertuetatik lehenengoa hartzeko pribilegioa izango du Baluartek. Paris, Munich, Amsterdam, Praga, Viena eta Badem-Badem izango dira hurrengo hitzorduak. Bira europearra Callejak Mario Lanza tenore mitikoari eskaintzen dion omenaldia da, hainbat filmetan parte hartzeari esker XX. mendeko lehen erdialdean benetazko mito izan zenari. Ospea eman zioten doinu asko entzungo dira kontzertuan: abesti herrikoi edo napoliarretatik operaren aria handietara, Nessun dorma (Turandot) edo E luceven le stelle (Tosca) kasu. Emanaldiko zuzendaritza Frédéric Chaslin maisuaren esku egonen da, Santa Fe-ko Opera eta Jerusalem Symphony Orchestrako zuzendari titularra.


PROGRAMA

Edouard Lalo
Obertura para Le Roi d'Ys

Amilcare Ponchielli
Cielo e mar! (La Gioconda)

Georges Bizet
Toreador (Carmen)
La fleur que tu m’avais jetée (Carmen)

Giacomo Puccini
La Tregenda (Le Villi)
Recondita Armonia (Tosca)
E lucevan le stelle (Tosca)              

Giuseppe Verdi
Obertura para Vespri Sicilianni
La Donna e mobile (Rigoletto)

Pietro Mascagni
Addio Alla Madre (Cavalleria Rusticana)

Jules Massenet
Meditation (Thais)
Pourquoi me Reveiller (Werther)
Ah! Tout est Bien Fini (Le Cid)


* Iraupena: Ordu bat eta 50 minutu (atsedenaldiarekin)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.