¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
16 abendua, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

J.S. Bach-en Eguberriko Oratorioa

Les Talents Lyriques eta Palauko Ganbera Korua

Eguberria prestatzeko ez dago Bach-en musika kontsolagarriarekin epeltzea baino hobeagorik. Baluartek Weihnachtsoratorium BWV 248 hartuko du; Bach-ek 1734-1735ean Leipzigeko Santo Tomas elizaren zerbitzu liturgikoetarako idatzi zuen, lehenagoko konposizioetako musika gehituz. Egia esan, Kristoren jaiotza kontatzen duten sei kantata dira (gurean horietariko lau interpretatuko dira), Eguberriaren jai ezberdinetan banan-bana interpretatuak izan zirela. Les Talens Lyriques frantziar orkestra barrokoa eta Palauko Ganbera Korua Christophe Rousset (Aviñón, 1961) maisuaren batutapean arituko dira, klabezinista, zuzendaria eta ikertzailea, europear musika barrokoaren izen entzutetsuenetarikoa. Bach, garai guztietako musikari handia, Baluartera bueltan da Eguberrian, San Agustin aipatuz Luterok idatzi zuen bezala, “abestea bitan otoitz egitea da”
 
Les Talens Lyriques
Kataluniar Musikaren Palauko Ganbera Korua
 
Zuzendaria: Christophe Rousset
Bakarlariak: Katherine Watson (sopranoa), Damien Guillon (altua, Julian Prégardien (tenorea) eta Matthew Brook (baxua)


* IRAUPENA: I. Atala: 50' -atsedenaldia- II. Atala: 45'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.