Historiarako kontzertu bat. Pasioa San Mateoren arabera musikaren historiako lorpen handienetariko bat da eta Gizateriaren historian aparteko espiritu-monumentua. Eta Gardiner, alemaniar jenioaren musikaren “bitarteko” garrantzitsuena. Hortaz, Bach-en Pasio handiena den honetara bertaratzea –osotara bost idatzi zituen baina soilik bi heldu zaizkigu– gutxienez bizitzan behin inork bizitzen utzi beharko ez lukeen esperientzia horietariko bat da. Bost bakarlarik, orkestrak eta koruak –guztiak britainiarrak, hori kalitate eta zorroztasun bermea izanik–, hitzez hitz eta musikalki hiru lerro paralelotan kontatuta dagoen drama-ekintza bateraino eramango du publikoa: hari laukote batek lagunduta errezitatiboen bidez Ebanjelariaren (tenorraren) kontaketa, pertsonaien zuzeneko adierazpena: Jesus (bajo), Pilatos, Pedro… errezitatibo eta arien bidez; eta korua jendetza eta eta herri fededunaren alderdi bikoitzean. Gardiner maisuaren dotoretasunak eta eta interpretatzaile guztien kalitateak Europear biraren baitan París, Bruselas, Londres, Leipzig, Ámsterdam, Lucerna, Bartzelona, Valentzia eta Iruñea bisitatuko dituen hitzordu ahaztezina iragartzen dute.
Bakarlariak:
Tenorea: Mark Padmore (Ebanjelaria)
Baxua: Stephan Loges (Jesús)
Sopranoa: Hannah Morrison
English Baroque Soloists & Monteverdi Choir
Iruñeko Orfeoiaren Eskolania
Zuzendaria: Sir John Eliot Gardiner
* IRAUPENA:
I. Atala: 70 minutu -atsedenaldia- II. Atala: 90 minutu