Juan Bonal Fundazioak ohiko ongintzazko ekitaldia antolatu du Baluarten. Festa solidario honek Veredas de Salud izango du lematzat eta Irma Soriano izango da aurkezlea. Emanaldian Cristina Zorrilla – Studio Dance Ballet dantza eskolako ikasleak eta The Panama Papers (Los Compadres) taldea arituko dira; Nafarroako Venezuelar Elkarteak ere parte hartuko du. Gainera, egun Venezuelak bizi duen gizaldeko krisiari buruzko Los caminos de Juan Bonal: Veredas de Salud izenburuko dokumentala proiektatuko da.