Juan Bonal Fundazioak ohiko ongintzazko ekitaldia antolatu du Baluarten. Gala honek Una opción por la escuela izango du lematzat. Carlos Lozano aurkezleak gidatutako emanaldian Iruñeko Orfeoiaren Eskolania, Eva Espuelas eta Cristina Zorrilla dantza eskolak, Jorge Sánchez kantautore kubatarra, Iurgi ilusionista eta Isterriako korua arituko dira; eta gonbidatu berezi bezala, Lorena Gómez, Operación Triunfo eta Tu cara me suena telebistako programetan parte hartzeagatik ezaguna. Gala honetan ere, lanean egoteagatik eskolara joan ezin duten haurrei buruzko erreportajea proiektatuko da eta Padrinos por la Discapacidad izeneko proiektu berezia aurkeztu ere.