Juan Bonal Fundazioak ohiko ongintzazko ekitaldia antolatu du Baluarten. Padrinos por la discapacidad lelopean, Espainiar Telebistak Nafarroan duen egoitzako kazetari ezagun Javier Solano izango da festa solidario honen aurkezlea. Solanok berak Elsie Gaches (Manila-Filipinas) misioa bisitatu zueneko bere esperientzia ezagutzera emango du. Gainera, emanaldian Iruñeko Orfeoia, Isterria, Atena Fundazioa eta Obembe Tribua arituko dira.