¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
'Clásica Plus' Nazioarteko Musika Jaialdia
28 uztaila, asteazkena 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: 'Clásica Plus' Nazioarteko Musika Jaialdia

'Julián Gayarreri omenaldia' - María Bayo

 
Iraganera Bueltatzeko Abestiak
Pandemia egoerak ezarri dizkigun mugiezintasunaren eta konfinamenduaren ondoren, nire publikoarekin eta oroitzapen musikalekin, berriz ere, topo egiteko irrikatan nengoen. Horien artean, zalantzarik gabe, Gayarrera bueltatu nahi nuen eta kontzertu hau berari eskaintzen diot. Kantuarekin lotzen den lehenengo izena da Gayarre eta dudarik gabe, ondoren operan profesionalki arituko ginenontzat laguntza morala eskaini ziguna. Itzulera oroitzapenez beterik dago beti; horregatik, aurkezten dudan programak ibilbide laburra egiten du hastapenetan zehar: barrokoa eta klasizismoa, ondoren etorriko zena argi eta garbi finkatzeko funtsezkoak direnak; erromantizismoa, antzerki-esperientzia ahaltsuarekin uztartzen dena: opera frantsesa, italiarra eta alemaniarra, zarzuelaz gain; eta konpositore garaikideen kantu jasoa, espainiar asko, esaterako, Garcia-Abrilen kasua, aurten utzi gaituenez oroitzapen berezi bat eskaintzen diot.  Itzulerak gauza berriak kontatzea ere ekartzen digu: Hahn, Messager, Parera Fons, baita Poulenc ere, ez dira ohiko programazioetan sartzen. Eta programari amaiera emateko, Piazzollarekin, Buenos Airesko Colon aretoan opera emanaldi loriatsuen oroigarri oso pertsonal batekin egingo dut. Maitasunez, bai Héléne Lucasek, bai nik, bere presentzia eskertzen dugu.
María Bayo
 
 
PROGRAMA

ANDREA FALCONIERI (1585-1656)
Occhietti Amati
Segui, segui, dolente core
 
ALESSANDRO SCARLATTI (1660-1725)
Se florindo é fedele
Le Violette
 
REYNALDO HAHN (1874-1947)
Quand je fus pris au pavillon
Mai
 
ANDRÉ MESSAGER (1853-1929)
“Opereta francesa”
 Je regrette mon Pressigny
 J’ai deux amants
 
FRANCIS POULENC (1899-1963)
“La Courte Paille”
 Le sommeil
 Quelle aventure !
 Les anges musiciens
 Ba, be, bi, bo, bu
 Lune d'avril
 Le carafon
 
ANTONI PARERA FONS (1943)
“Siete Nanas, poemes de Rafael Alberti”
 Nana del Niño Muerto
 Nana del Niño Malo
 Nana de la Cigüeña
 Nana de la Tortuga
 Nana de la Cabra
 Nana de Capirucho
 Nana de Negra-Flor
 
ANTÓN GARCÍA ABRIL (1933-2021)
“Canciones Asturianas”
 No te pares a mío puerta
 Hasta los naranjales
 
“Canciones Xacobeas”
 Camiño longo
 Cantiga de amigo
 Levouse a louçana
 
ASTOR PIAZZOLLA (1921-1992)
María de Buenos Aires
 
 
MARÍA BAYO, sopranoa
HÉLÈNE LUCAS, pianoa
 
 
IRAUPENA: 65 MINUTU

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.