15 urte igaro dira Iruñeko Zezen Plaza jendez gainezka bete zuenetik. Orain, urriaren 14an, Nazioarteko musika arinaren ikono handiak Julio Iglesias 1 bere azken diskoko abestiak aurkeztera bueltatuko da Nafarroako hiriburura, zehazki gurera, Baluartera.
Beste hiri batzuen artean, abeslari entzutetsuak Iruñea aukeratu du 1 Tour europear biraren baitan kontzertua emateko. Munduan 300 milioi disko baino gehiago saldu dituen Julio Iglesiasek bere abesti ezagunenak eskainiko ditu bere jarraitzaileen gozamenerako. Artista handi honen zaleentzat hitzordu ahaztezina izango da urriaren 14ko emanaldia.
Julio Iglesias munduan disko gehien saldu duten hamar artistetako bat da, bai eta historian salmentarik handienak izan dituen ahots latindarra ere: 350 milioi album. Musikaren gertakari handiei buruzko erreferentzia globaletan, salmenten kopuru erraldoia dela-eta, sortzaile handienetakotzat agertzen da, The Beatles, Elvis Presley, Frank Sinatra, Michael Jackson, ABBA, Elton John edo Madonnarekin batera.