Trikitia jotzen hasi zenetik musika-tresna ezberdinen maletak gorde egin ditu Kepa Junkerak eta kontzeptu horren inguruan osatu du Maletak izeneko lana, bertan Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartu dituela. Korrika Kulturalaren egitasmoaren baitan, Kepa Junkera eta Sorginak taldearen eskutik Maletak ikuskisunaz gozatzeko aukera izango da Baluarten. Emanaldian Karmele Gisasola harrijasotzailea, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Donibaneko erraldoiak izango dira.